Zapatuko partidek erabaki dute Drahushchak eta Azpillaga elkarren aurka ariko direla finalean

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba 2025eko azaroaren 3a

Zapatuko partidak galduta, Alex Francok eta Caleb Solorzanok bigarren kategoriara igotzeko aukerak galdu dituzte. Victor Drahushchak eta Julen Azpillaga, aldiz, elkarren aurka ariko dira datorren larunbatean Azkoitian jokatuko duten finalean.

Victor Drahushchak eta Alex Franco xake jokalariek joko onarekin eutsi zioten aurkari indartsuei zapatuko partidetan, baina emaitza ez zuten aldeko izan. Azken jokaldian ez zituzten behar bezain ondo aukeratu, eta galdu egin zuten biek ala biek. Aldiz, Julen Azpillagak eta Aitor Elustondok garaipenaren puntua lortu zuten, partida onak egin ostean.

Alex Francok bezala, zapatuko lehian ez zuen punturik bildu Caleb Solorzanok eta, ondorioz, bigarren kategoriara igotzeko aukerarik gabe geratu dira bi xakelariak.

Drahushchak eta Azpillaga bai, zapatuan Azkoitian jokatuko duten finalean elkarren aurka arituko dira. Partida zirraragarria izango dela aurreikus daiteke, izan ere, irabaztea komeni zaie biei, berdinketarekin aukera gutxi izango bailukete bigarren kategoriara igotzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide