Emaitza onarekin bukatu du banakako denboraldia Azpeitiko xake taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba 2025eko azaroaren 11

Azpeitiko xakelari gazteak. (Azpeitiko xake kluba)

Gipuzkoako banakako txapelketan laugarren, bosgarren eta seigarren postuak lortu dituzte Azpeitiko klubeko xakelariek.

Azpeitiko xake taldeak ongi bukatu du Gipuzkoako banakako denboraldia. Lehen hiru postuetan sailkatzea ez dute lortu, baina beren maila defendatzeko maila erakutsi dute: Julenek laugarren egin du, Alexek bosgarren eta Victorrek seigarren. Ziur gaude hiru xakelariek elkarteari puntu ugari ekarriko dizkiotela xake klubari.

Klubeko gainontzeko xakelarientzako ez zen hain asteburu ona izan. Iñakiri Elgoibarren eskuetatik alde egin zion garaipenak. Calebek eta Aitor Elustondok ere galdu egin zuten; azken horrek Groseko txapelketan faboritoaren kontra partida zaila jokatu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide