Andres Perezek garaipena partekatu du Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba

Markel Kerexeta eta Andres Perez, Mintxeta lehiaketako txapeldunak.

Andres Perez Azpeitiko xake jokalariak garaipena lortu zuen Elgoibarko Mintxeta torneoan. Ohikoa ez den arren, garaipena Markel Kerexetarekin partekatu zuen, puntuetan berdindu baitzuten bi jokalariek.

Andres Perez Azpeitiko xake jokalariak Elgoibarko (Gipuzkoa) Mintxeta torneoa irabazi zuen pasa den asteburuan. Garaipen berezia izan zen, txapela Markel Kerexeta aurkariarekin partekatu baitzuen. 7 puntutik 6,5 erdietsi zuten biek ala biek, eta antolakuntzak erabaki zuen biak izendatzea garaile.

Aitor Elustondok eta Eneko Alberdik ere parte hartu zuten Elgoibarko torneoan, eta fin aritu ziren biak.

Bestalde, Elorrion (Bizkaia) jokatutako azken torneoan, Haitz Segurolak bigarren postua erdietsi zuen, eta partida onak eginda itzuli zen Alex Franco Irungo (Gipuzkoa) lehiaketatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide