Xakelariak, berriro lehian

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba 2026ko urtarrilaren 13a

Xakelariak lehian., joan den zapatuko jardunaldian.

Joan den asteburuan jarri zen martxan Gipuzkoako taldekako txapelketa. Azpeitiko bi taldeek etxean jokatu zuten lehen jardunaldia: lehen mailakoak berdinketa eta hirugarren mailakoak porrota sinatu zituzten.

Urte berriarekin, martxan da berriro Gipuzkoako taldekako xake txapelketa. Joan den asteburuan hasi zuten lehia maila desberdinetan, eta Azpeitiko bi taldeek zapatuan jokatuko zituzten lehen partidak, etxean.

Lehen mailan, binako berdinketarekin bukatu zen Azpeitikoen eta Legazpikoen arteko neurketa. Ez da emaitza txarra Azpeitiarentzat, Legazpiko ordezkari guztiek etxekoek baino ELO handiagoa zuteka kontuan hartuta. Andres Perezek irabazi, eta Eneko Alberdik eta Aitor Elustondok berdindu egin zituzten beren partidak, Azpeitiarentzat bi puntu batzeko; hirugarrena eta garaipena ez zituen urruti izan Azpeitiko talde nagusiak, baina azken uneko akats batek porrotera eraman zuen abantaila argiarekin ibili zen Miguel Gomez.

Hirugarren mailako taldearen hasiera okerragoa izan da: puntu erdi bat bakarrik lortu ahal izan zuen –Alex Monasterioren berdinketari esker– Tolosako taldearen kontrako neurketan.

Datorren asteburuan, lehen mailakoak Beasainen eta hirugarren mailakoak Eibarren ariko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide