Beasainen puntu bat, Eibarren hiru

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba

Xake taula bat.

Azpeitiko xakelariek Beasainen eta Eibarren izan dituzte asteburuan Taldekako Xake Ligako hitzorduak. Lehen mailako taldeak puntu bat eskuratu zuen mailaz igotzeko faboritoa den Beasainen kontra; hirugarren mailako taldea, berriz, 3 eta 1 nagusitu zen.

Azpeitiko lehen mailako xakelariek puntu bat eskuratu dute asteburuan, Beasainen jokatutako Taldekako Xake Ligako jardunaldian. Ez da emaitza txarra; izan ere, mailaz igotzeko faborito nagusiaren kontra neurtu zituzten indarrak.

Patxi Isasmendik eta Andres Perezek berdinketa lortu zuten, eta Eneko Alberdik nahiz Aitor Elustondok galdu egin zituzten jokalari beasaindarren kontrako neurketak.

Hirugarren mailako taldeak, berriz, 1 eta 3 irabazi zuen Eibarren. Iñaki Urangak eta Alex Francok irabazi egin zituzten partidak, eta Eneko Oregik nahiz Caleb Solorzanok berdinketa eskuratu zuten.

Datorren asteburuan Azpeitian jokatuko dute jardunaldia bi taldeek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide