Xaputarrak xake klubak ez du garaipenik eskuratu Lasarteren aurkako laugarren jardunaldian. Lehen taulan, Miguel Gomezek berdindu egin zuen Lasarteko jokalari indartsu baten aurka, eta Andres Perezek ere emaitza berbera eskuratu zuen. Bestalde, Eneko Alberdik eta Patxi Isasmendik galdu egin zituzten neurketak, gogor borroka egin bazuten ere. Hirugarren Mailako taldearentzat okerragoa izan zen jardunaldia, Janitz Sorasuk soilik lortu zuelako partida aurrera ateratzea Eibarreko taldearen aurka –Iñaki, Alex eta Caleb–. Horrez gain, Alex Francori zorionak eman behar zaizkio, zonaldeko txapelketan irabaztea lortu zuelako infantil mailan, eta Julen Azpillagak laugarren egin zuen. Kimuen mailan, Haitz Segurola laugarren sailkatu zen, eta benjaminetan, Aiert Agirregabiria hirugarren sailkatu zen.
Zorionak denei!