San Valentin egunean jardunaldi ona jokatu zuen Azpeitiko taldeak 2´5 eta 1´5 markagailua eginda. Lehenengo mailan, Miguel Gomezek lortu zuen garaipena lehen taulan, aurkariaren akats bati etekina ateratzen jakin eta pieza bat erdi-jokoan utzi zuen. Gainerako taldekideek, Enekok, Patxik eta Andresek, beren partidak berdindu egin zituzten. Hirurek maila baxuagoan jardun zuten, beraz, garaipen zaporeko berdinketak izan ziren egindakoak.
Hirugarren mailako taldeari okerrago joan zitzaion kontua larunbateko jardunaldian, 1´5 eta 2´5 galduta. Iñaki Urangak eta Caleb Solorzanok porrot bana jaso zuten, Joseba Unanuek irabazita eta Victor Drasushchaken taulek markagailua itxita.
Datorren larunbatean, Elgoibarren jokatuko du Altuna y Uria taldeak eta Domusa Teknikek Azpeitian jokatuko du, Zarautzen aurka. Zortea bi taldeentzat.