Lehen Mailari eutsi dio Altuna y Uria taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba

Azpeitiko xake taldeko Altuna y Uria taldeko xakelariak.

Ligako azkenengo jardunaldia jokatuta, datorren denboraldian ere xakeko Lehen Mailan ariko da Altuna y Uria taldea. Domusa Teknikek Hirugarren Mailan jarraituko du.

Xakeko Lehen Mailakoek bukatu dute liga, eta Altuna y Uria taldeak denboraldirako jarritako helburua beteta amaitu du: Lehen Mailari eutsita.Tabla azkar batzuk eginda Miguel, Eneko eta Aitor xakelariek maila berean segitzeko behar zituzten puntu eta erdia lortu dituzte ligako azken jardunaldian. Andresek, aldiz, partida luze baten ondoren, ez zuen lortu emaitza positiboa. Kontuak kontu, datorren xake denboraldian maila horretan ariko da Azpeitiko xake taldea.

Domusa Teknik taldeak ere Hirugarren Mailan jokatuko du datorren denboraldia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide