Xake jokalari gazteenak Santanderren izan dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba 2026ko maiatzaren 5a

Hainbat lagun Santanderko lehian. (Utzitakoa)

Kantabriako Xake Federazioak eta Santanderko Udalak antolatuta, 1.500 lagun aritu ziren Eskolarteko Txapelketan lehian, joan zen zapatuan. Hiru azpeitiarrek parte hartu zuten: Victor Drasushchak-ek, Mattin Txurrukak eta Alex Francok.

Azpeitiko Xaputarrak taldeko kideak Kantabriako Xake Federazioak eta Santanderko Udalak antolatutako hitzorduan izan ziren joan zen maiatzaren 2an. Eskolarteko jaialdia izan zen larunbatekoa, eta 1.500 bat lagunek parte hartu zuten, mailaz maila banatuta.

Azpeitiko hiru ordezkari izan ziren han: Victor Drasushchak, Mattin Txurruka eta Alex Franco. Drasushchak eta Franco 20 urtez azpikoen lehian aritu ziren, eta hurrenez hurren, bederatzi partidatan lau eta hiru puntu batuta, 46. eta 69. sailkatu ziren. Franco, berriz, 14 urtez azpikoen mailan aritu zen, eta sei puntu eskuratuta, 38.a izan zen sailkapenean –150 lagunek parte hartu zuten maila horretan–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide