50 xakelarik parte hartu dute Mantangorri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba

Mantangorri xake txapelketako parte hartzaileak, larunbatean Sanjuandegin.

Sanjuandegiko festen barruan jokatu da Mantangorri xake txapelketa herrikoia, Azpeitiko xake klubak antolatuta. 12 urtez azpikoetan Julen Larrañaga izan da txapelduna eta seniorren mailan Aitor Bravo.

Sanjuandegiko festen barruan, Mantangorri xake txapelketa herrikoia jokatu zuten joan den larunbatean , igerilekuko aterpean. 50 xakelarik parte hartu zuten, bi mailatan banatuta: 12 urtez azpikoak eta seniorrak. Xakean jokatuz, goiz ederra pasatu zuten bertan bildutako xakelariek.

12 urtez azpikoetan Julen Larrañagak ez zuen aurkaririk izan, eta zazpitik zazpi partida irabazi zituen. Luken Pascualek egin zuen bigarren eta Haizea Mendizabalek hirugarren.

Seniorren mailan, berriz, Aitor Bravo Elorriokoa (Bizkaia) izan zen txapelduna. Bigarren postuan Juan Carlos Valor gelditu zen, eta hirugarren postuan bost jokalari berdinduta gelditu ziren; haien artean Aitor Elustondo azpeitiarra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide