Xaputarrakeko xakelariek ekin diote Gipuzkoako banakako lehiari

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak xake kluba

Xaputarrak klubekoek asteburuan hasi dute Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketa. (Xaputarrak)

Lehen jardunaldian, klubeko hiruk lortu dute garaipena: Alex Francok, Eneko Oregik eta Victor Drahushchak. Gaur hasiko dute xakeko ikasturtea, eta herritarrak izena ematera animatu dituzte. 

Urriko lehen asteburuan hasi da Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketa. Azpeitian jokatzen da hirugarren mailako txapelketa, eta hamasei parte hartzailetik bost azpeitiarrak dira. Larunbateko lehen jardunaldian hiruk lortu zuten garaipena: Alex Francok, Eneko Oregik eta Victor Drahushchak. Batek galdu egin zuen, eta beste batek atseden hartu. Hurrengo jardunaldia urriaren 17an izango da.

Bestalde, gaur –astelehena– hasiko dute 2026-2027ko xakeko ikasturtea. Xakean jokatzen ikasi edo praktika hori ezagutzea nahi duenak astelehenetan bisita dezake kluba, 18:15etik 19:30era bitartean. Era berean, helbide elektroniko honetara ere idatz dezake: garmendia1310@gmail.com. Xakean jokatzera animatu dituzte herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide