Festetan umeen eta gaztetxoen eremu garrantzitsua da tiobiboena, eta, beraz, inportantea da han ere euskarazko erreferentziak izatea. Hala, Santio eta San Inazio festetan eremu horretan euskal musika eta euskarazko idatziak egon daitezen eskatu die atrakzioetako eta postuetako jabeei Azpeitiko Udaleko Festa batzordeak eta Zaparraie euskara taldeak. Horretarako materiala helarazi diegu: itzulpenak eta euskal musikaren bilduma.
Duela hilabete eta erdi Sanjuandegiko festetan ere eskaera bera egin genien, eta gustura geratu ginen erantzunarekin. Dena dela, beti dago zer hobetua. Jarraipena egingo dugu.
Horrez gain, atrakzio bakoitzak Zaparraieren gutuna jaso du. Euskararen berreskurapenerako eta hedapenerako arrazoiak azaldu dizkiegu.