Esteban Kanpos Corrugadoseko LETaren inguruko epaiketaren atzeratzeaz, Info Zazpi irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko urr. 29a, 13:18

Gaur, asteartea, zen egitekoa Corrugados Azpeitia eta Lasao lantokietako Lan Erregulatzeko Txostenaren (LET) inguruko epaiketa, Madrileko Auzitegi Nazionalak, baina atzo jakinarazi zuten bi lantokietako Enpresa Batzordeetako kideek epaiketa urtarrilaren 27-28ra atzeratu dela.

Gaur Info Zazpi irratian hitz egin du Esteban Kanpos Corrugados Azpeitia lantegiko Enpresa Batzordeko kideak, eta "albisteak bere alde ona eta bere alde txarra" duela esan du: "Ona, epaileek langileen abokatuek aurkezturiko argudioak ontzat eman dituztelako eta horiek aztertzeko atzeratu dutelako auzi saioa, baina txarra, langileen eta haien senideen ezinegona denboran gehiago luzatuko delako". Elkarrizketa amaitu aurretik, Fagor Electrodomesticos lantegiko langileek bizi duten egoeraz ere galdetu diote Kamposi eta Corrugados Azpeitia Enpresa Batzordearen izenean "animoak" eman dizkie bertako langileei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide