Astelehenean hasi zen 1/12 sumarioaren epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean, eta orduz geroztik 28 lagun epaitzen ari dira bertan Segiko kide izatea egotzita. Tortura eta tratu txarren salaketak izan ziren atzoko auzi saioan nagusi, eta gaur ere egin dituzte salaketak. Julen Zuaznabarrek azaldu du "deklarazioa buruz ikastera derrigortu" zutela eta "xantaia" egin ziotela esanez, Isaias Carrasco eta Inaxio Uria hil zituela edo kale borrokako ekintzetan aritu zela leporatzearen artean erabaki behar zuela.
Twitterreko txio honetan jaso du Zuaznabarren deklarazioaren atal bat, epaiketa zuzenean jarraitzen ari den Berria-ko kazetari Hodei Iruretagoienak: