Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' bost irakurle taldetan landuko dute datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko urt. 12a, 13:45

Euskal Herriko irakurle taldeen liburu kuttunenen artean dago Miren Gorrotxategiren (Azpeitia, 1981) 33 ezkil liburua. Izan ere, datozen hamabi egunetan bost irakurle taldetan landuko dute azpeitiarrak idatzitako nobela. 

Zarautzen, Donostian, Igorren, Sopelan, Basaurin eta Erratzun aztertuko dute, hain zuzen, Gorrotxategiren 33 ezkil. 

Urrian aurkeztu zuen Miren Gorrotxategik Agustin Zubikarai beka irabazi ondoren idatzi zuen eleberria. Elkar argitaletxeak plazaratu du Gorrotxategiren lehen nobela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide