Azpeitiarekin senidetuta dagoen Hazparne herrian izan da ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi programa. Igandean eman zuten saioa, eta, besteak beste, senidetzearen inguruan hitz egin zuen Daniel Camblong parezkatzearen gidari izan zenak. Bi herrien senidetzearen 30. urteurreneko ekitaldian Azpeitiko Gernikako zuhaitzaren kimu bat landatu zuten, eta haren inguruan ere aritu ziren saioan.