Elkarrizketa honako lotura honetan entzun daiteke, saioaren 137. minututik aurrera.
Arremanitz kooperatibako kideek Plax! bikote aholkularitza eskaintzen dute hilean sei orduz, Sindikatu Zaharrean. Azpeitiko Udalak 2014an jarri zuen martxan Plax! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua herrian. Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren arduratzen dira aholkularitza saioak gidatzeaz. Horren harira, Uztarriaren elkarrizketa digitalean izan ziren Egiguren eta Mendizabal. Irakurri elkarrizketa, hemen.