Manex Beristain eta Uztarria, Death Cafe saioez Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko mai. 7a, 18:00

Manex Beristain eta IƱaki Arregi 'Izan'.

Atzo, astelehena, Euskadi Irratiako 'Mezularia' saioan solasean aritu ziren Manex Beristain, Ihintza Elustondo eta Ainhoa Etxebeste. Death Cafe saioak izan zituzten hizpide.

Atzo, astelehena, Euskadi Irratiako Mezularia saioan izan zen Ihintza Elustondo Uztarriako kazetaria, Manex Beristain elkarrizketatzen. Tokikom Tertulia atalean hitz egin zuten bi azpeitiarrek, Ainhoa Etxebeste Mezulariako kazetariarekin batera. Beristain Death Cafe saioen sustatzaileetako bat da, eta horren inguruan aritu ziren solasean hirurak. Heriotzaz lasai hitz egiteko espazioak sortzea da Death Cafe saioen helburua, eta Beristainek nabarmendu zuen arrakasta izaten ari dela egitasmoa. Gaur egingo dute hirugarren saioa.

Uztarria Komunikazio Taldeko kazetariek aldian behin parte hartzen dute Mezularia saioaren Tokikom Tertulia atalean, eta Azpeitiko hainbat gai izaten dute hizpide tarte horretan. Honako lotura honetan entzun daiteke atzoko saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide