Asier Etxaniz 'Kinttela' banderillero ariko da Sevillako Maestranzan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko mai. 25a, 09:40

Asier Etxaniz 'Kinttela'. (Juan Mari Ibarzabal)

Biharkoa banderillero ibilbidean beste urrats bat izango da azpeitiarrarentzat.

Asier Etxaniz Kinttela-k banderillo ibilbidean beste urrats bat egingo du biharkoan, Sevillako Maestranza zezen plaza entzutetsuan izango den nobilladan parte hartuta. Bere kuadrillarekin joango da hara; Aaron Palacio da taldeko toreatzailea, eta haren banderillero lanak egingo ditu azpeitiarrak. 2022ko saninazioetan, Azpeitiko zezen plazan debutatu zuen Kinttelak, eta horren harira Uztarriak elkarrizketa egin zion. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide