Xabier Euzkitze Nikolas Segurola zenaz, 'Bertsolari'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Nikolas Segurola. (Mikel Arrazola)

Hainbestek hainbeste maite zutena izeneko erreportajean gogora ekarri ditu Euzkitzek joan den abenduan hil zen Matxinbentako artzain, fraide eta bertsozalearen hainbat kontu eta pasarte.

2023ko abenduaren 30ean hil zen Nikolas Segurola, Matxinbentako Largarate baserrian sortu eta urte gehienak Arantzazun (Oñati. Gipuzkoa) eman zituen artzain eta fraide frantziskotarra. Bertsozalea eta bertsoaren munduan aritutakoa ere bazen Segurola, eta bereziki haren jardunaren arlo horri erreparatu dio Xabier Euzkitzek Hainbestek hainbeste maite zutena erreportajean.

Bertsolari aldizkariaren webgunean argitaratu dute Euzkitzek Segurolaz idatzitakoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide