Nagore Aranbururen 'Querer' saritu dute Lilleko Series Mania jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2025ko mar. 31a, 14:45

Nagore Aranburu 'Querer' telesailean.

Munduko hainbat txokotan ekoiztutako beste zortzi telesailekin lehiatu da Querer, eta aktore azpeitiarra protagonista den proiektuak jaso du Nazioarteko Lehiaketa saileko sari nagusia. 

Nagore Aranburu aktore azpeitiarra protagonista duen Querer  sariarekin itzuli da telesailen jaialdirik garrantzitsuenetik. Hain zuzen, Lilleko (Frantzia) Series Mania jaialdiko sail ofizialean lehiatu da Alauda Ruiz de Azuak zuzendutako telesaila, eta Nazioarteko Lehiaketa ataleko sari nagusia jaso du.

Munduko hainbat txokotan ekoiztutako beste zortzi telesailekin lehiatu da QuererEmpathie(Kanada), Generations(Danimarka), Hal & Harper (AEB), Kaboul (Frantzia-Alemania-Italia-Belgika-Grezia), Long Bright River (AEB), Mussolini: Son of the Century (Italia-Frantzia), The Deal (Suitza-Frantzia-Luxenburgo-Belgika) eta The German (Israel-AEB).

Iazko irailean Donostian estreinatu zutenetik, aitortzak, sariak eta kritika onak pilatzen jarraitzen du azpeitiarra protagonista duen lau ataleko telesailak. Izan ere, hiru Forque eta bi Feroz sari jaso ditu telesailak, eta Aranburu ere bi jaialdietan saritu dute. Bikote barruko tratu txarrak eta sexu abusuak dira telesailaren ardatza, eta Movistar Plus plataforman ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide