Irailarekin iritsiko dira Amabirjin jaiak Zestoara, eta festetako egitarauaren barruan, aurten ere bi zekorketa egingo dituzte. Datak gerturatzen ari direla eta, aurkeztu dute dagoeneko aurtengo hitzorduetako kartela.
Irudia oso koloretsua da, eta Asier Campos Kinttela banderillero azpeitiarraren irudi bat du oinarrian. Izan ere, esker ona adierazi nahi izan diote hari, hainbat urtez Zestoako zezen plazan emandako laguntzagatik.
Hauxe da aurtengo Zestoako zekorketak iragartzen dituen karteleko irudia: