Tomate galanta bildu du herritar batek Azpeitian, ia bi kilokoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Daniela Rios herritarrak bildutako tomatea. (Utzitakoa)

Daniela Rios herritarrak ia bi kiloko tomatea jaso du Azpeitian, 1.932 gramoko alea, zehazki.

Tomatea ez omen da Euskal Herriko laborea, bertako hezetasunak ez baitio onik egiten, eta ahal duen moduan bizirautera kondenatuta dago. Hala ere, ezohiko indarrarekin puztu eta sekulako tamaina hartu duten aleak nabarmendu dira uda honetan Azpeitian. Daniela Rios herritarrak bidali du Gukara horietako baten argazkia: ia bi kiloko alea jaso du herrian, zehazki, 1.932 gramoko tomatea.

Hilabete hasieran Asentxio Areizaga Gukaren irakurleak bulegora ekarritako alea baino apur bat potoloagoa da Riosena. Areizagak inoiz ikusi zuen "tomaterik handiena" zela adierazi zuen, eta Azpeitiko baserri batean erein eta hazitako piezak 1.842 gramoko pisua eman zuen.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide