'Piztiak' single berria plazaratu du Txatar taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2026ko maiatzaren 14a

Thrash metal hirukoaren lan berriak, EITBren izen bereko telesailarekin lotura zuzena dauka. Abestia Zestoako Gaztain estudioetan grabatu dute, eta bideoklipa taldeko kidea den nahiz telesaila zuzendu duen Xanti Rodriguezek gidatu du.

Txatar thrash metal taldeak Piztiak izeneko single berria kaleratu du, baita bideoklipa grabatu ere. Txatar hirukoa 2022an sortu zuten Legen Beltza taldeko hiru musikarik: Xanti Rodriguez (ahotsa eta baxua), Joseba Azkue (gitarra) eta Edorta Azkune (bateria). 2024an, beren lehenengo diskoa kaleratu zuten Hildakoen jainko (Basque Metal Country).

Txatarrek plazaratu duen Piztiak lan berriak lotura zuzena du apirilaren 23an EITBren Primeran plataforman estreinatutako Piztiak telesailarekin. Hain zuzen, telesail hori Amancay Gaztañagak eta Xanti Rodriguezek zuzendutakoa da, eta Rodriguez izan da bideoklipa zuzendu duena ere.

Abestia Zestoako Gaztain estudioetan grabatu zuten Eñaut Gaztañagarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide