'Azpeitia, abezedario bat zezenez' erakusketa, Madrilen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Madrilen ikusgai den erakusketaren zati bat. (Igancio Arakistain)

Madrilgo Las Ventas zezen plazako areto batean dago ikusgai Aritz Aranbarri, Ignacio Arakistain eta Pablo Soraluze azpeitiarrek ondutako liburuaren gaineko mostra. Igandera arte izango da zabalik.

Azpeitia, abezedario bat zezenez liburuaren gaineko erakusketa jarri dute ikusgai Madrilgo Las Ventas zezen plazako Antonio Bienvenida aretoan. Joan zen urteko saninazioetarako jarri zuten erakusketa hori Azpeitiko zezen plazan, eta orain, Espainiako Estatuko hiriburura eraman dute lana Aritz Aranbarri, Ignacio Arakistain eta Pablo Soraluze liburuaren egileek. Atzo zabaldu zuten mostra, eta igandera arte izango da ikusgai. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide