Erraldoi ilara balkoian, jaiak iristeko zain

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Erraldoi txikien ilara, Damaso Azkue auzuneko balkoi bateko barandan. (Erredakzioa)

Damaso Azkue auzuneko etxebizitza bateko balkoian hogeitik gora erraldoiren erreplika txikiak jarri dituzte. Jaien atarian, balkoia ere atonduta.

Askotan esan izan da Azpeitia herri festazalea dela, eta herria nolakoa, herritarrak halakoak. Bai, gutxienik, Damaso Azkue auzuneko etxebizitza bateko bizilagunak. Edo hala dirudi behintzat.

Uda sasoia izanik, balkoi hainbat lorez apainduta egon ohi dira herrian, baina bada bestelakorik aukeratzen duenik ere: etxebizitza horretako bizilagunek erraldoen erreplika txiki hainbat jarri dituzte balkoiko barandan. Euskal Herriko hainbat txokotako hogeitik gora erraldoi ikus daitezke tamaina txikian.

Festen atarian, balkoia ere jaien bueltan atonduta; izan ere, igandean izango da Umeen Eguna, eta ohiko legez, hainbat herritako erraldoiek dantza lehiaketa eta desfilea egingo dituzte eguerdi partean plazan nahiz Alde Zaharrean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide