'Superra' telesailaren estreinaldia, urriaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

'Superra' telesaileko irudi bat. (EITB)

ETB1en eta Primeran plataforman emango dute Azpeitian grabatutako telesaila. Joan zen otsailean eta martxoan aritu ziren telesaila filmatzen, Erdikaleko Irentzaileneko denda zenean. Ekain Ibarguren dago telesaileko aktoreen zerrendan, eta lanaren arte arduraduna izan da Iban Izagirre.

Urriaren 29an estreinatuko du EITBk Azpeitian grabatutako Superra telesaila. Anjel Alkainek eta Jon Garatek zuzendutako fikziozko lana ETB1en eta Primeran plataforman ikusi ahal izango da. Oraindik ez dute jakinarazi zer ordutan izango den ikusgai, ezta telesailak zenbat atal izango dituen ere.

Joan zen otsailean eta martxoan grabatu zuten Superra Irentzaileneko denda zenean. Super Manterola izeneko saltoki bilakatu zuten grabaketetarako Erdikaleko lokal hori, eta hainbat aktorek parte hartu dute lanean: Anjel Alkain, Iker Galarza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Zuhaitz Gurrutxaga eta Ainere Tolosa. Gainera, Ekain Ibarguren aktore azpeitiarra ere badago telesaileko aktoreen zerrendan. Lanaren arte arduraduna, berriz, Iban Izagirre azpeitiarra izan da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide