Palestinarren aurkako genozidioa salatzeko herriko hiru biribilgune inguratu nahi ditu Elkar-ekinek datorren astelehenean, uztailaren 29an, eta ekimenean parte hartu nahi dutenak garaiz dabiltza izena emateko.
Dagoeneko 200 lagunek eman dute izena, baina 240 pertsona beharko ditugu 18:30etik 19:00etara Landetako, Sanjuandegiko eta Loiolabideko biribilguneak inguratzeko. Izen emateak irekita jarraitzen du: jakinarazi zuen izen-abizenak Elkar-ekineko kide bati, edo bidali Whatsappez 644 96 16 06 telefono zenbakira.
Asteburuan jakinaraziko diogu parte hartzaile bakoitzari zein biribilgunetara joan behar duen.