Palestinarekin elkartasuna erakusteko elkarretaratzea deitu du Elkar-ekinek ostiral honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2025ko ira. 29a, 16:08

Irailaren 12ko elkarretaratzea. (Julene Frantzesena)

Taldeak pozgarritzat jo du herritarren artean sumatzen den aktibazioa. Bat egin du datozen egun eta asteetan egingo diren ikasleen grebarekin, mobilizazioekin eta lanuzteekin.

Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko eta Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat eginez, beste behin Sanjuandegiko biribilgunean elkartzeko deia egin nahi diegu herritarrei ostiral honetarako, urriak 3. Azken elkarretaratzean bezala, haurrekin joaten diren gurasoek espaloian egoteko aukera izango dute.

Azken asteotan, Gazan bizitzen ari diren egoeraren aurrean mundua mugitzen ari dela dirudi. Argi dago herritarren mobilizazioa emaitzak ematen ari dela, baina argi dago oraindik asko dugula egiteko. Datozen egun eta asteetarako mobilizazio andana deitu dute eragile ezberdinek Euskal Herri osoan zehar. Ekimen horiekin guztiekin bat egiten du Elkar-ekinek eta horietan ere parte hartzera deitzen ditugu ikasleak.

Banderak salgai

Bidez batez, gogora ekarri nahi dugu herriko zortzi puntutan salgai jarri ditugula Palestinako banderak. Elkartasuna herriko balkoietara eraman nahi dugu.

Banderen salmenta azkar doa eta salmenta puntu batzuetatik bandera gehiago eskatu dizkigute. Ekimen honetan ere parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide