Zure buruarekin plazera sentitzeko bide ezberdinak ezagutu nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa

Lardaxka, sexualitate, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua herriratzeko eta zabaltzeko asmoz bideoak ari da kaleratzen Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Saila. Gaur argitaratu dute bigarren bideoa, norbere buruarekin plazera lortzeko bideak gai hartuta. Orotara, sei bideo egingo dituzte.

Lardaxka, sexualitate, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua herriratzeko eta zabaltzeko asmoz, eta aholkularitzan ohikoak diren gaiak ardatz hartuta, sei bideo labur egin ditu Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak. Gaur zabaldu dute bigarren bideoa.

Lehenengo bideoan ezetza esateko eta mugak jartzeko zailtasunaz hitz egin ostean, oraingoan norbere buruarekin plazera lortzeko bide ezberdinen gaia jorratu dute Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola aktoreek.

Datozen asteetan ere hainbat bideo labur kaleratuko ditu Parekidetasun Sailak, Lardaxka zerbitzua ezagutarazteko eta sexualitatearen inguruko tabuak hausten laguntzeko. Hain zuzen, aholkularitzan ohikoak diren gaiak modu umoretsuan eta hezitzailean landuko dituzte ikus-entzunezkoetan.

Lardaxka zerbitzua herritar orori irekita dago, eta bi astez behin, astearteetan, eskaintzen dute, goizez zein arratsaldez. Hitzordua hartu nahi duenak 688 75 10 00 zenbakira Whatsapp mezua idatz dezake edota 943-15 70 55 telefono zenbakira deitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide