Zeure buruarekin plazera nola lortu jakin nahi duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa

Lardaxka sexualitate, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua herriratzeko eta zabaltzeko asmoz bideoak ari da kaleratzen Azpeitiko Udaleko Parekidetasun saila. Gaur argitaratu dute seigarren eta azken bideoa, norbere buruarekin plazera lortzea gai hartuta.

Iritsi da Lardaxka sexualitate, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua herriratzeko eta zabaltzeko asmoz egindako sei bideoetatik azkena. Astero, aholkularitzan ohikoak diren gaiak izan dituzte hizpide Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala aktoreek, Azpeitiko Udalaren Parekidetasun sailaren ekimenez.

Aurreko bideoan sexu praktiketan seguruago sentitzearen inguruan aritu ziren horiek,  eta oraingoan, aldiz, norberak norbere buruarekin plazera lortzeaz.

Lardaxka zerbitzua herritar orori dago zuzenduta, eta bi astean behin, astearteetan, eskaintzen da, goizez zein arratsaldez. Hitzordu bat hartu nahi duenak 688 75 10 00 WhatsApp zenbakira mezua idatzi behar du edota 943-15 70 55 telefonora deitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide