Joan zen ostiralean bertso afaria izan zen Gaztetxean, Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari elkartasuna adierazteko, eta, bidez batez, Loiolako herri harresian atxilotu zituzten bi lagun horiei ezarri dieten 25.000 euroko isunari aurre egiten laguntzeko. Aitor Bizkarra, Nerea Ibarzabal eta Aitor Salegi bertsolariak aritu ziren kantuan, eta afaria giro bikainean igaro zen. Hona hemen afariko irudi batzuk: