Artea eta denetariko artistak izan dira protagonistak Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko mai. 28a, 14:49

Era bateko edo besteko artea izan zen protagonista joan zen ostiralean Azpeitiko Gaztetxean. Xabier Gantzarain arte kritikoa arduratu zen egun horretarako prestatutako egitaraua irekitzeaz. 18:00etan hasita, Artea zertarako? izenburupean solasaldia eskaini zuen Gantzarainek, eta arte garaikidearen funtzioaz hausnartu zuten bertaratutako lagunek. Kaleko arteaz ere aritu ziren Gaztetxean elkartutako lagunak, eta hitzaldian zehar aipatu ziren, esaterako, Azpeitiko kaleetan agertutako irudiak edo artelanak. Hitzaldiaren ostean, Gaztetxeko kideek prestatutako afari begetarianoa izan zen. Mikrofono irekiak itxi zuen ostiralerako prestatutako egitaraua. Gaztetxeko Kantu Lepo abesbatzako artistak izan ziren mikrofonoaren aurrean jarri ziren aurrenak. Ederki erakutsi zituzten beren abileziak. Olerkiek eta hainbat musika talderen abestien bertsioek hartu zioten lekukoa Kantu Lepori. Amelie filmeko doinuak ere iritsi ziren Gaztetxera, inprobisatutako akordeoi emanaldiari esker. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide