Dozenaka lagun batu ziren Gaztetxean atzo, osteguna, Garagardo Festaren lehen egunean; Gau Mexikarra izan zen atzokoa, eta takoak nahiz Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat garagardo artisau dastatzeko aukera izan zuten herritarrek Gaztetxean. Gaur, ostirala, Gau Irlandarra izango da, eta jan-edanaz gain, musika irlandarra entzuteko aukera izango da bertan, 19:00etatik aurrera.
Hona hemen atzoko Gau Mexikarreko argazkiak: