Mezu honen bidez, Azpeitiko Gaztetxetik Zestoako Gazte Asanbladari eta gaztetxeari elkartasuna adieraztea nahi diegu, desalojo arriskuan aurkitzen baitira. Azken urtean gaztetxeak lekualdatze proiektua izan du esku artean. Azken astean sartu ziren gaztetxe berrira, bertan auzolanei ekinez.
Gaztetxeen eta langile kontrolpeko espazioen garrantzia ezinbestekoa dela ulertzen dugu, instituzioetatik kanpo independenteki antolatzeko eta lan kultural, politiko zein soziala egiteko. Horregatik, babes osoa ematen diogu Zestoako Gazte Asanbladari eta gaztetxeari, eta gogor salatzen dugu gazte asanbladako kideek izan dituzten traba burokratikoak proiektua aurrera eramaterakoan, baita jasan duten indar polizial eta errepresioa ere, identifikatuak nahiz mehatxatuak izan baitura gaztetxera sartu zirenetik.
Hori dela eta, gaur Zestoan izango gara hango kideei babesa erakusten, eta parte hartuko dugu antolatu duten elkartasun egitarauan. Hain zuzen, solasaldian gure esperientzia partekatuko dugu Azkoitiko eta Zestoako gazte asanbladetako kideekin batera. Ondoren, manifestazioa izango da, 19:00etan hasita.
Gaztetxea zentrora, soluzioa orain!