Uztailaren 19an eta 20an ospatuko dute Azpeitiko Gaztetxearen 19. urteurrena. Azken urteetan bezala, urtemugaren atarian abestia kaleratu dute gaztetxeko kideek. Hemendik At taldearen Orain da abestiaren bertsioa egin dute, Hemen da izenekoa. Abestiarekin batera bideoklipa ere plazaratu dute gazte asanbladakoek. Bideoa Gaztetxean eta Olazko komentuaren atarian dago grabatuta eta abestia Zubizarren.
Hurrengo astean izango da ikusgai 19. urteurreneko egitaraua.