Badator aurten ere Hoi Denk Zirkue ikuskizuna, eta hemen da aurtengo spota ere. Bihar, ostiralez, izango da Gaztetxeko zirkua, 18:00etan hasita.
Oñatitik, Potx etorriko da, bere pailazokeri magikoak erakusteko. Dimatik, zuzen zuzenean, Jone Muñecas akrobata etorriko da, aire erakustaldiak eskaintzeko. Emanaldia gidatzen eta magiaz betetzen, berriz, Iagomago ariko da.
Sarrerak emanaldiaren aurretik erosi ahal izango dira, Gaztetxean bertan: haurrek bi euro ordaindu beharko dute, eta helduek, berriz, hiru euro. Gaztetxeko ateak 17:45ean zabalduko dira, eta garaiz ibili.