Azpeitiko Gaztetxeak beharrezkoa ikusten du, polizia instituzio zein hainbat hedabide zabaltzen ari diren errelato faltsuaren harira, beraiek esandakoak gezurtatzea eta gertakarien inguruko argipenak ematea beste behin.
Lotsagarria da Azpeitiako EAJk herriko gazteen aurkako kriminalizazio kanpaina honetan lehen lerroa hartzea, herriko gazteen hitza kontuan hartu gabe "heriotza mehatxuak" egotziz edota "atzean utzitako garaiak" gurera ekarriz, besteak beste, gertatutakoa gaindimentsionatuz etekin politikoa ateratzeko.
Horrez gain, Gaztetxearen urteurrena festa giroan eta parte hartze handiarekin ospatu izanagatik, egun osoan zehar egon zen presentzia poliziala gure inguruan. Garbi dago aurrez prestatutako polizia operazioa izan zela: arkatz batekin egindako margoketa batetik, hain denbora gutxian neurri gabeko halako dispositibo poliziala prestatzea horrela ulertu daiteke.
Beste leku askotan bezalaxe, hemen ere, segurtasuna bermatu behar dutenaren aitzakiapean polizia bera izan da liskarrak sorrarazi dituena.
Bideoan gertatutakoaren azalpena.