Doako gitarra klaseak eskaintzen ari dira ostiraletan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie

Pertsona bat gitarra jotzen.

Azpeitiko Gaztetxeko kideek gogoratu dute doako gitarra klaseak eskaintzen ari direla ostiraletan 19:30ean. Gazteak parte hartzera animatu dituzte.

Aurreko urtean herrian instrumentuak jotzen ikasteko doako aukera faltan somatzen genuen, horregatik, aurretik Gaztetxean martxan izan ziren gitarra klaseak berrartzea erabaki genuen. Gazteok doako eta kalitatezko aisialdirik ez dugula agerikoa da, hutsune hori betetzeko pausuak ematen ari gara Gaztetxetik duela urte batzuetatik, eta bide horretan kokatzen dugu ekimen hau ere. Ditugun ezinegon kulturalei erantzutea, herriko gazteon artean musika trebetasunak garatzea eta musika jotzen ikasteko espazioak sortzea dute helburu halako ekimenek.

Ostiraletan 19:30ean biltzen gara Gaztetxean. Gitarra ekarri ahal duenak ekar dezala, eta ezin duenak ekar dezala ikasteko gogoa! Animatu zaitez parte hartzera!

Whatsapp talde bat dugu koordinazio lanetarako, beraz, parte hartu nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide