Panel informatiboa, berriro ere martxan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2026ko urtarrilaren 2a

Gaztetxeko kideok kalean adierazi nahi izan dugu basakeria kapitalista. Urte berria hastearekin batera, dinamika berri bat jarri dugu martxan: kapitalismoaren egiturazko basakeria nahiz zapalkuntza adierazteko panel informatiboa.

Azken hilabeteetan proiektu berri baten aritu gara lanean gaztetxeko kideok. Urte berria hastearekin batera, dinamika berri bat jarri dugu martxan: panel informatiboa, kapitalismoaren egiturazko basakeria nahiz zapalkuntza salatzeko eta modu ikusgarri batean kalean adierazteko.

Kapitalismoa da langile klasearen miseriaren erruduna. Horren adibide garbiak dira panel horretan jarri ditugun datuak, eraildako emakumenak zein langileenak. Hala ere, badakigu kapitalismoaren zati txiki bat besterik ez duela erakusten; izan ere, ehunka dira bere izaera zapaltzailearen ondorioz erailak izan direnak, hala nola, gerra inperialisten edota indarkeri polizialaren ondorioz.

Guk, Azpeitiko Gaztetxetik, garbi dugu kapitalismoaren basakeria salatzen eta horren aurkako kontzientzia zabaltzen jarraituko dugula.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide