Kalean da Gaztetxearen 21. urteurreneko abestia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie

Azpeitiko Gaztetxeko kideek uztailaren 17an eta 18an ospatuko dute urtemuga festa. Ohi bezala, jaiaren atarian abestia eta bideoklipa kaleratu dituzte. 

Ikusgai dago Azpeitiko Gaztetxearen 21. urteurreneko bideoklipa. Asteburuan argitaratu dute bideoa asanbladako kideek. Urteak dira Gaztetxeko kideek urtemuga festa iragartzeko kantua egiten dutenetik, eta aurten ohiturari heldu diote, abesti baten bertsioa eginda. 

Uztailaren 17an eta 18an izango da Azpeitiko Gaztetxearen 21. urtemuga festa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide