Futbitoko txapelketaren finalen aurretik, 'Espainiar inposiziorik ez' lelopean argazkia aterako dute

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2026ko uztailaren 17a

Azpeitiko Gaztetxearen futbito txapelketaren finalak jokatuko dira gaur iluntzean Azpeitiko plazan. Lehen finala hasi aurretik, 19:50ean, "espainolismoaren kontra eta ofizialtasunaren alde" herritarrekin argazkia aterako da plazan, Gaztetxeak deituta. Ozen eta garbi inposiziorik ez lelopean aterako dute argazkia.

Azpeitiko Gaztetxearen futbitoko finalen aurretik, 19:50ean, argazkia aterako dute Gaztetxekoek, futbitoan parte hartu dutenek eta deialdira batzen diren herritarrek jarrera espainolistak salatzeko eta Euskal Herriko selekzioaren alde egiteko. "Azken aste hauetan, Munduko Koparen harira, Euskal Herrian ikusten ari garen zenbait jarrera salatzeko aterako dugu argazkia. Espainiko selekzioa goraipatzeak jarrera espainolistak normalizatzea dakar, eta denok dakigu espainolismoak faxismora zer joera dituen. Gu horren kontra eta gure selekzioaren ofizialtasunen alde gaudela aldarrikatzeko aterako dugu argazkia, gaur, 19:50ean, plazan".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide