Ikasturte berria hasteko, batzar zabala Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie

Ikasturte berriarekin, dagoeneko martxan dira Gaztetxean ere, eta aurtengo jardunaren inguruan hitz egiteko eta ikasturte politiko berriari hasiera emateko urriaren 2an, ostiralean, 17:30ean, batzar zabala egingo dute.

Ikasturte berriarekin, Gaztetxean ere martxan gara dagoeneko, eta ostiralean ikasturteko aurreneko batzar irekia egingo dugu. Bertan, kurtsoan zehar gaztetxean aurrera eramango diren proiektu eta plangintzen inguruan arituko gara, egia baita gaur egungo testuinguruak hainbat jomuga eta aukera berri ekarri dizkigula herriko gazteoi, gure politikaren inguruan hausnartzeko eta hauek aurrera eramateko. Izan ere, gero eta beharrezkoagoa ikusten dugu herriko gazteok ekintza politikoak aurrera eramatea ahalbidetzen duten espazioak sortzea eta bermatzea.

Hori horrela, ostiralean, 17:30ean, interesa duen orori bertaratzeko gonbidapena egiten diogu. Bertan ikusiko gara!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide