Ilunpeko pilotariek irailaren 9an hasiko dituzte entrenamenduak

Ilunpeko pilotari gazteak. (Nerea Uranga)

Izarraitz pilotalekuan egingo dituzte entrenamendu saioak benjamin aurrekoetatik hasi eta jubeniletara arteko pilotariek.

Irailaren 9an hasiko dituzte Ilunpeko pilotariek entrenamendu saioak Izarraitz pilotalekuan.

Honakoak dira mailaz maila bakoitzaren entrenamenduetarako egunak eta orduak:

  • Benjamin aurrekoak: larunbatetan, 09:30etik 11:30era.
  • Benjaminak: ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Kimuak: asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era.
  • Infantilak: astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Kadeteak: asteazkenetan, 16:30etik 18:00etara.
  • Jubenilak: astearteetan, 16:30etik 18:00etara.

Ilunpe pilota elkarteak ikasturte berriko izen ematea aste honetan zabaldu du, eta irailaren 30era arte egongo da pilota elkartean izena emateko aukera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide