Ekainaren 28an izango da Azpeitia-Gasteiz egitasmoaren bosgarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

Anboto. (Wikipedia)

Leintz Gatzaga eta Otxandio lotuko dituzte mendizaleek, tartean Anbotora igotzeko aukerarekin. Izen ematea irekita dago Lagun Onak MBren webgunean.

Azpeitia-Hiru Handiak-Gasteiz egitasmoa bere azken txanpan sartzen hasi da: hurrengo etapa, ekainaren 28koa, bosgarrena izango da.

Ibilaldi garrantzitsua da Leintz Gatzaga (Gipuzkoa) eta Otxandio (Bizkaia) lotuko dituena. Izan ere, betiere eguraldiak, denborak eta beste faktoreek laguntzen badute, Anbotoko tontorra egiteko aukera eskainiko da.

Anbotoz gain, txangoan zehar hainbat leku interesgarri zapalduko ditugu: Leintz bailara, Santikurutz eta Orixol mendiak, Zabalaundi... 27 kilometro guztira, ingurune ederretan barrena.

Gure webgunean aurkituko dituzue izena emateko jakingarriak. Animatu eta parte hartu!

  • Eguna: ekainak 28, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 27 kilometro, +1.000 metroko desnibela.
  • Irteera: 07:00etan, anbulatorio aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, webgunean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: ekainaren 26a, osteguna.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide