Asteartea da Azpeitia-Gasteiz egitasmoaren azken etapan izena emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

(Argazkia: Lagun Onak MB)

Urriaren 18an egingo du Lagun Onak MBk Murgia eta Gasteiz artekoa, Azpeitia-3H-Gasteiz egitasmoaren azken etapa. Azpeitira itzulita, afari batekin ospatuko dute amaiera, egun berean.

Asteartea, urriak 14, izango da Azpeitia-3H-Gasteiz egitasmoko zazpigarren eta azken etapan izena emateko azken eguna. Urriaren 18an egingo dute mendizaleek Murgia-Gasteiz etapa, egitasmoaren azkena.

Ibilaldirako izen emateaz gain, egun berean itxiko da txangoaren ondoren Mendizaliek jatetxean egingo duten afarirako izen ematea. Interesa dutenek Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean dituzte izena emateko jarraibideak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide