Herriko sortzaile hainbaten azoka izan zen igandean Azoka Plazan, eta otarrearen zozketako zenbaki sariduna jakinarazi du egitasmoa antolatzeaz arduratu den Orkatz kultur elkarteak. 3.435 da zenbaki saritue, eta beraz, zenbaki hori duen txartelaren jabeak Elikaguneak egindako bertako produktuen otarrea eskuratuko du; hamabost egun izango ditu saridunak Orkatzeko kideekin harremanetan jartzeko eta saria jasotzeko.
Bidenabar, Orkatzek azokaren balorazio positiboa egin du herritar "andana" joan zelako Azoka Plazara. Antolatzaileek jendearen erantzunarekin "gustura eta eskertuta" daudela adierazi dute.