Abuztuaren 1a, hainbat arrazoi mobilizatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2024ko uzt. 29a, 22:34

Iaz San Inazio bigarrenez Sañu Bizirikekoek Loiolan egin zuten elkarretaratzean.

Aurten ere, San Inazio festekin batera lehendakariaren bisita izango dugu, Azpeitiko Udalaren harrerarekin. Herriaren ordezkariak omen diren horiek gure mendiak eta haizea bera ere enpresen esku utzi nahi dituzte, “guztiontzat” izango den energia sortzeko, kapitalismo berdearen eta trantsizio ekologikoaren izenean.

Aurten ere, San Inazio festekin batera, Jaurlaritzako lehendakariaren bisita izango dugu, Azpeitiko Udalaren harrerarekin. Herriaren ordezkariak omen diren horiek gure mendiak eta haizea bera ere enpresen esku utzi nahi dituzte, “guztiontzat” izango den energia sortzeko, kapitalismo berdearen eta trantsizio ekologikoaren izenean.

Azkenaldian azaleratzen ari diren makroproiektu guzti horiekin argi utzi dute noren interesak defendatzen dituzten, eta zeinen aurka egiten duten. Enpresarien eta politikoen aliantzak kapitalismoak aurrera jarraitu ahal izateko beharrezkoak dira; era horretan, gutxi batzuen diru gosea asetzeko, gure inguru naturala suntsituz.

Udalari eskatzen diogu ez dezala beste alde batera begiratu, eta adierazi dezala publikoki Arauntza-Sañoa-Etumetako proiektua onartezina dela eragingo dituen kalte larriengatik, hala erakusten baitute egindako eta udalaren esku dauden azterketek. Eta, beraz, erabil ditzala proiektuaren aurka egiteko dituen tresna eta baliabide guztiak.

Azpeitiko Sañoa mendian eta Euskal Herriko edozein txokotan egin nahi dituzten makroproiektu suntsitzaileen arduradun nagusiak izango ditugu Azpeitian. Horregatik, horien aurka antolatzera eta abuztuaren 1ean 10:30ean Loiolako basilikaren aurrean mobilizatzera dei egiten diegu herritarrei.

Mendietan zentral eolikorik ez!

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide