Hilaren 18ra arte eskura daitezke Borrokak merezi izan du! eguneko bazkarirako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2025eko azaroaren 15a

Azaroaren 22ko bazkarirako txartelak.

Gau zortzi, azaroaren 22an, ospatuko du Piaspe proiektua gelditu izana Sañu Bizirikek. Azpeitian Haginpe, Urtzi eta Mendizaliek tabernetan, Azkoitian Atraskuan, Zestoan Portalen eta Errezilen Borondegin eros daitezke txartelak.

Piaspe proiektu eolikoa atzera bota izana ospatuko dugu azaroaren 22an Azpeitian, mendi ibilaldiarekin, bazkariarekin eta ekitaldiarekin. Azoka Plazan izango da bazkaria, eta txartelk salgai daude Azpeitian, Azkoitian, Zestoan eta Errezilen.

Txartelak azaroaren 18ra arte eskuratu ahal izango dira:

  • Azpeitian Haginpe, Urtzi eta Mendizaliek tabernetan.
  • Azkoitian, Atraskuan.
  • Zestoan, Portalen.
  • Errezilen, Borondegin.

Ikasleek eta langabeek 5 euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, 10 euro.

Goizean, berriz, Sañoara ibilaldia egingo dugu, 09:00etan plazatik abiatuta. Herrira itzultzean egingo dugu bazkaria, eta bazkal ondoren, ekitaldia izango da Azoka Plazan bertan, bertsolariek lagunduta.

Animatu eta parte hartu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide