Landetako ziklo krosa, klasiko bat

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko abe. 1a, 09:00

Txirrindulariak eta ikusleak, 1978ko Landetako ziklo krosean.

Gaur, San Eloi egunarekin agurtuko dituzte aurtengo festak Landetan. Aspaldi utzi zioten ziklo krosa antolatzeari, baina urte luzez puntako txirrindulariak eta jendetza elkartu zituen kirol hitzorduak.

Imanol Lazkanok aste honetan gogora ekarri bezala, 1960ko hamarkadaren hasierako urteetan hasi ziren ziklo krosa antolatzen Landetako San Eloi jaien barruan.

Gaur, San Eloi egunarekin agurtuko dituzte aurtengo festak Landetan. Aspaldi utzi zioten ziklo krosa antolatzeari, baina urte luzez puntako txirrindulariak eta jendetza elkartu zituen kirol hitzorduak. Pepe Gilen artxiboko argazki hau 1978ko lasterketan ateratakoa da: txirrindulariak, ikusleak, eta garaiko zelaietan ikustea ohikoa zen belar meta bat ere ageri dira irudian.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Azpeitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia e-postaz bidal daiteke –azpeitia@ukt.eus helbidera– edo eskura eman, bulegoan –Dinamoa sormen gunea, Soreasu auzoa–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide